XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriz ere gurutzera etortzen zen, gero elizara sartzen zirelarik.

Apaizak ohitura hori 1092. urtean utzi zuen bertan behera.

Erlijio zaharreko parte ziren beste elizkizun batzuek ere badira.

Bigarren Mundu Gerra baino lehen, artean garia egiten zenean, etxekandereak sorora joaten ziren garitara Ama Birjinari abuztuaren 15ean ogi-ofrenda egitearren.

Meza baino lehen, beren azaoak (ogi bûrûxkaka) aldarean uzten zituzten eta han apaizak bedeinkatu egiten zituen.

Gari harekin apaizaren etxekoandereak garai batean irina egiten zuen, Eukaristiarako legamiarik gabeko ogia egitearren.

Gerra-denboran galdu bide zen beste ohitura bat, hilerrian ospatzen zen Domu Santu egunez.

Herriko umeek hildakoen arimentzat otoitz-azoka moduko bat antolatzen zuten.

Mendebaldeko atetik sartzen ziren eta kantuz salmea, salmea, salmea esaten zuten eta horrek, zaharrek diotenez, salgai esan nahi zuen (sal erroak salmenta adierazten du).

Etxe bereko umeek otoitz txandaka egiten zuten eta errosarioa esaten zuten beren hildakoen eta gainerako etxeetako hildakoen arimaren alde.

Etxekandereek etxeko hilobiaren gainean txanponak uzten zituzten umeei erritozko zerbitzua ordaintzearren.

Elizkizuna amaitutakoan, eskubidea zuten otoitz egindako hilobietako txanponak jasotzeko.